Arropaineko Arraguak sormen-egonaldi bi antolatu ditu
2020-04-21 12:21 KultureaAlkarlan eta eraldaketarako sareak eratzea da asmoa.
Sormen prozesuak jardun pedagogikoagaz lotzearen garrantzi soziala kontuan hartuta, Arropaineko Arraguak, sormen garaikideko praktiketarako espazioak, egonaldi bi egiteko deialdia zabaldu dau. Lekeitioko herrigunerako sarreran dago zentro hori eta sorkuntzarako praktiketarako zein ezagutzearen transmisinorako leku zabala dauka.
Sorkuntzarako egonaldien bidez, Arraguak alkarlan eta aldaketarako sareak eratu nahi ditu jakitearen, podereen eta subjektibizazino prozesuen arloan. Deialdiak ez dagoz disziplina artistiko zehatzei lotuta, ikuspegi edegia eta esangura askoko errealidadeak diralako Arraguaren zutabeak. Hortaz, balorauko dabena da formakuntzako egiturakaz eta Lea-Artibaiko eragileakaz hartu-emon esperimentalak bilatzea.
- Lehenengo deialdia apirilaren 30era arte dago zabalik. Sormen prozesuan dagozan proposamen garaikideek hartu leikie parte, gehienez urtebetekoak eta publikoari erakusteko modukoak. Aukeratutako sortzaileak hainbat fetxa izango ditu aukeran egonaldia egiteko. Arraguako espazioa ez eze, alojamendua eskainiko deutse.
- Bigarren deialdira aurkezteko epea bagilaren 15era artekoa da. Kasu horretan, hezkuntzan eta benetako testuinguruan erabilteko balio leikien sormen prozesuak aurkeztu leitekez. 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat aproposa izan behar da proiektuaren alderdi pedagogikoa. Arraguako espazioa eta baliabideak aukeratutako sortzailearen esku ipiniko ditue, baita alojamendua eta diru saria be. Espazioa eta gauzak egitarauaren barruan sartuko danez, 2020ko urritik 2021eko maiatzera bitartean egingo da, sei astez.
Zalantzarik izan ezkero, info@arragua.org helbide elektronikora idatzi leikie interesdunek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!