Everest-i agur esan eta Beheko Kanpalekuan dago Alex Txikon

Bizkaie! 2020-02-27 12:45   Kirola

Amaitu da Everesteko tontorra, neguan eta oxigeno barik zapaltzeko espedizinoa. 

Everesteko tontorra zapaltzeko baimena zezeilaren 29an, amaitu da eta ez dago astirik bigarren ekinaldi bat egiteko. Bigarren Kanpalekuan lo egin, dana batu eta Beheko Kanpalekurantz jo dabe; Alex Txikon eta ganerako espedizinokideak Beheko Kanpalekuan dagoz, danaok ondo.

Tontorrerako ekinaldiaren harian, Alex Txikonek kontau dauenez, 45 cm-ko edur ezegonkorra topau dogu Lhotseko horman eta 3. kanpamendura igotea arriskutsuegia da. Atzo edur-jausiek ikaratu egin gintuen. A zer amorrua, indartsu eta gogotsu gagoz baina baldintzek ez deuskue jarraitzen ixten. Beherantz goaz eta, jakina, Nuptse ibaiaren hegala eta ur-saltoa barriro zeharkatu behar. Kontu handiz ibiliko gara.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu