Barriro Beheko Kanpalekuan

Bizkaie! 2020-02-17 07:55   Kirola

Mendiko gatxak jota, Oscar Cardo etxera. Orain, ondo dago Kathmandun, egonkor.

 

Beheko Kanpalekuan dagoz barriro Alex Txikon, Pechumbe Sherpa, Tenjen Sherpa eta Chiji Norbu. Aro txarrak ez deusku aukerarik emoten, haizea oso gogo dabil eta hatxak eten barik jausten dira. Bost egun baino gehiago daroaguz nahikoa altu, 7000 metrora be heldu gara baina deskantsua behar dogu. Ia datozen egunetan ze gorabehera dakarren eguraldiak.  Arazorik ezean, tontorrerako ekinaldia zezeilaren azken egunetan egingo leukie, zezeilaren 25etik 29ra edo.

Egun gogorrak dira danak, baina probetxuzkoak, izan be, 9 ordu emon ditue ur-saltoan ibilbidea barriro horniduten. Alex Txikonek azaldu dauenez, Eskailerak batu behar izan ditugu oso arrakala zabalak kurutzatzeko. Haizeak serak asko bota ditu, bidea deserosoagoa baina arrisku gitxiagokoa eginez. 

Bien bitartean, Oscar Cardok, abentura honetako espdizinokide indartsuenetakoa, mendiko gatxak jota 2. Kanpalekutik atara behar izan dabe helikopteroz. Orain, ondo dago Kathmandun, egonkor, zaindu zaitez, lagun!

Aurten 40 urte beteko dira Krzysztof Wielicki eta  Leszek Cichy poloniarrek Everest neguan lehenengoz igon ebenetik eta motibazinoa sekulakoa da.

Alex Txikon eta Pechumbe Sherpa, Tenjen Sherpa eta Chiji Norbu gora begira dagoz baina Hegoaldeko Lepotik hatxak jausten dagoz eten barik, hotza sekulakoa da eta haizea be ez da baretzen. Jonatan eta Oscar Cardoren bajakaz, seiko taldea asko murriztu da, orain lau baino ez dagoz. Animo laukote eta animo Oscar Cardo!!!



Argazkiak: https://www.instagram.com/diegomartinezph/

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu