'Asmoa da Lotseko Hormapean, III. Kanpalekua jartea'
2020-02-11 08:15 KirolaAhal izan ezkero IV, Kanpalekurantz jarraituko dogu.
Alex Txikonek adierazo dauenez, zezeilaren 7an, 2. Kanpalekutik beherantz egin genduan haize ufadak oso gogorra ziralako eta ez ginan III. Kanpalekura heldu. Bien bitartean, lagunen bisitak izan doguz eta aklimatazino prozesuan be polito gabiz. Harrigarria bada be, haizerik bako lehenengo eguna izan dogu Beheko Kanpalekuan eta suberte ona eskatzen be joan gara chorten-era. Everesteko hurrengo ekinaldirako planak zehazten gabiz eta ezustekorik ezean, eguaztenean edo eguenean hasiko gara gorantz; asmoa Lotseko Hormapean, III. Kanpalekua jartea da eta ahal izan ezkero IV, Kanpalekurantz jarraitzea. Pausuz pausu.
Gauzak holan dirala, Beheko Kanpalekuan tenperaturea -25º C-raino bajatuten da eta gau hotz eta izartsuaren lehen orduetan erretratuak egiten emoten dogu denporea, erretratu-makinea izoztu egingo dala emoten dauen arren, oraingoz funtzionetan jarraitzen dau. Halan da be, Himalayako espedizinoan hilebete emon ondoren, kanpoan jan geinke...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!