Everesteko 2. Kanpalekuan gagoz 6.457 metroan

Bizkaie! 2020-02-06 08:10   Kirola

Orain artekoa sano gogorra izan da.

Alex Txikonek adierazo dauenez, haizeak zoratu, zigortu egin gaitu, eta bakotxak 23 kilo materialez kargauta igon dogu. Mingma Ice Doctor-ak bueltea hartu dau Nuptse mendiaren hegalean; Pechhumbe, Norbu, Tenzen Lama, Oscar eta biok arrakala batzuk gainditu ditugu eta Isiltasunaren Haranean sartu gara. Zorakeria da, bost baino ez gara, nire aurreko saiakeretan genduanaren erdia – mendiari irabazten deutsagun metro bakotxa burruka gogorra da. Espero daigun zezeilak aurrera egin ahala aukeraren bat izatea.

Bien bitartean, Alex Txikon, Óscar Cardo, Pechhumbe Sherpa, Norbu Sherpa eta Tenzen Lama 2. Kanpalekuan, denda barruan gagoz aklimatazino prozesuan eta haize ufada gogorrei aurre egin ahal izateko. Baretuko balitz, bihar urtengo geunke 3. Kanpalekurantz bidea horniduten jarraitzeko. Ia kapaz garen...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu