'Tontorra da bidea...'
2020-01-29 08:31 KirolaAMIAB-eko ekipoaren indarra erakusten dauen bideoa: Tontorra da bidea
Hilaren 25ean Ama Dablameko tontorra zabaldu eban taldetxua Beheko Kanpalekuan dago oraindino deskantsetan. Alex Txikonek azaldu dauenez, eguraldia oso ona da eta haizea baretuko balitz, akaso, beste kide batzuek be tontorrerantz jo leikie. Prebisinioa ez da ona baina sei lagun dagoz gorantz joteko gogoz.
Bien bitartean, Everesteko Beheko Kanpalekua prest dago. Eneko, espedizinoko kozinerua eta Sergio egunotan hasiko dira martxan.
Beste alde batetik, Álvaro Sanzek filmautako Tontorra da bidea dokumentalaren aurrerapena dakartsuegu hemen. Argazkilaria Ama Dablameko Beheko Kanpalekuraino joan zan AMIAB alkarteko ekipoagaz batera, ezinduakaz eta monitoreakaz batera; upealako kirol eta bizi esperientzia, motibazinoa, insipirazinoa eta indarra ardatz izan dituana.
Jonatan, Oscar, Eneko eta Sergio Everesteko Beheko Kanpalekurantz doaz. Ignacio de Zuloagak eta Lur Uribarrenek Ama Dablamen gora egingo dabe Cheppal, Kalden, Pasang eta beste taldekide batzuekaz batera. Denporeak lagundu ezkero, asmoa da barikuan 2. Kanpalekura igotea eta han meteo aztertuta zirt edo zart egitea. Bien bitartean, Alex eta Ramon Beheko Kanpalekuan geratuko dira gorantz doazenei begira egoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!