Tontorra!, 10:15ean Nepaleko orduan. Zorionak!!!
2020-01-27 07:50 KirolaAlex Txikon, Jonatan Garcia eta Pasang, Cheppal eta Kalden sherphak izan dira Ama Dablam-eko (6.858 m) tontorra zapaldu dabenak.
Alex Txikon, Jonatan Garcia eta Pasang, Cheppal eta Kalden sherphak izan dira Ama Dablam (6.858 m) mendiaren tontorra zapaldu dabenak. Sokak jarten eta haize bolada gogorrakaz momentu txarrak pasau arren, azkenean tontorra zapaldu dabe eta ez da oso ohikoa neguan goraino heltzea. Zorionak Alex eta ekipo guztiari!!!
Beheko Kanpalekuan gagoz eta orain bai esan geinke Ama Dablemeko tontorra zapaldu dogul, Ramon Portillak esaten dauen legez: Hemen dago tontorra', Beheko Kanpalekuan!
Orain deskantsau eta laster Everesterako bidea hartuko dabe espedizinokideek.
Bien bitartean, Amiab-eko taldeari be; honezkero Kathmandu-n dagoz, esperientzia bakarra eta erantzun bikainaren ondoren: Hiru mutilak, monitoreak eta Álvaro argazkilaria, Oscar eta Ignacio-ren ondoan, Kala Pattar-era eta Everesteko kanpamentu nagusira heldu dira. Sinistezina da amaieraraino izan daben motibazinoa, hotza, haize boladak eta leia izan baditue be, Ama Dablameko Beheko Kanpalekutik urten ebenetik Javi entrenadoreak autortu eban bidaiak goitik beherako aldaketea eragin dauela danakan, persona legez aldatuta sentiduten dirala eta maila fisikoan lortutakoaz gan, sozializazinoaren aldetik be sano inportantea izan da abenturea.Oso pozik nago egin daben lanagaitik zehaztu dau Alex Txikonek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!