Ama Dablam mendiaren (6.812 m) Beheko Kanpalekuan dagoz
2020-01-17 08:13 KirolaAma Dablam mendiaren (6.812 m) tontorrera nondik jo erabagi behar da orain.
Alex Txikon eta zortzi espedizinokideak Beheko Kanpalekuan dagoz honezkero. Taldetxu bat goizago eta Alex Txikon joian bigarrena ordu batzuetako tarteagaz heldu ziran baina pozarren dagoz azken zatiko zortzi bat kilometroko trekking zoragarria egin ostean; Txikonen taldeak bost ordu eta erdi behar izan zituan aitatu bidea egiteko.
Ama Dablam izenak nepaleraz Amaren Lepoko esan nahi dau. 1961ean, Mike Gill, Barry Bishop, Mike Ward eta Wally Romanes mendizaleek lehenengoz igon eben. Munduko mendirik ederrenetakoa dala dinoe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!