'Pentsetan dauenak tontorra dala garrantzitsuena erratuta dago'
2020-01-14 08:09 KirolaZe ederra barriketaldia, ze hunkigarria Xabier Erro eta Mari Abrego nondik nora dabizen galdetu deuskunean.
Betiko legez Pasang Tembaren etxera joan naz eta haren etxera heldu aurreko momentuetan bihotzaren taupadak bizkortu egiten jataz, urduri nago, Pasang bertan egongo da. Argazkiko gizona da Pasang Temba Martin Zabaletagaz batera 1980a maiatzeren 14an Everesteko tontorra zapaldu ebana... Baina hori ezpedizino baten % 0,1 baino ez da izaten.
Ze ederra barriketaldia, ze hunkigarria Xabier Erro eta Mari Abrego nondik nora dabizen galdetu deuskunean bere irribarrea tarteko, baita tristurea be jakitean batzuk joan dirala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!