'Lorezuri bidea edegi dogu'

Bizkaie! 2020-01-10 08:10   Kirola

Nepalen dana prest Ama Dablam eta Everest mendietan gora egiteko.

Mendi bat geunkan buruan eta bat-batean hortxe agertu da, geure aurrean. Motxila preparau eta linea edo bide barri bat zabaltzen saiatu gara. Ez dakigu benetan barria dan baina geuretzat liluragarria da; Wild Spur izeneko mendia da geurea. 18 orduz egin dogu joan-etorri epikoa. Eskalada bikaina, edozein alpinista asetzen dauen horreetakoa. Izena be jarri deutsagu: Lorezuri. MD. Juanra Madariaga, Diego Martinez eta hirurok izan gara sokalagun.

Beste alde batetik, Port Lockroy ingurura heldu gara. Hemengo glaziarrak itzelak dira, eta zeharkatu nahi badituzu eskiak ezinbestekoak dira. Malda politak dagoz edur bigunean beherantz egiteko. Jabet Peak igon dogu paraje honetan eta beste linea askogaz amesten be hasi gara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu