Antartika ai Antartika!!!
2020-01-08 08:12 KirolaNepalen zain dagoz Ama Dablam eta Everest.
Antartikan, munduko lekurik ederrenean ibili gara eta isolamendua eta nasaitasuna mailarik gorenean sentidu doguz, baita bildurra be; han ez dago bromarik, inkomunikauta be sentidu gara. Momentu txarrak be bizi izan doguz baina horreetatik asko ikasten da.
Laburpentxuagaz jarraituz, Gerlache itsas-pasabidetik Orne badiara abiatu gara. Han mendiak ditugu helburu, lehen eskaladak. Tartean Spigot Peak egin dogu lagun guztiakaz. Barbijo pinguino kolonia bat be ikusi dogu baina batez be hemengo eguraldi txarragaz gogaituta gagoz. Eguraldi kaxkarrak ez ditu baleak bildurtzen eta geu horren lekuko izan gara. Iceberg hadien mehaxua be sentidu dugu...
Pozarren gagoz, ze lur orotarikoan Nepalera joandako lagunak be hasi dira laguntzinoa emoten, izan be, egunotan Arrasateko Institutu Publikoko 100 eguzki plaka EKI eta 10 eguzki labe entregau ditue Islamabaden EVEren eta AWAREren koordinazinoagaz; horreek Karakorumeko atea dan Askolen erabiliko dira.
Bien bitartean, deskantsurako asti barik, etxean pare bat egun egin ostean, Nepalerako hegazkina urtarrilaren 9an hartuko dogu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!