Etxera bidean da Alex Txikon
2020-01-07 08:16 KirolaItsasoan hasi eta amaiatzen da geure espedizinoa.
60 korapiloko haize boladak, zortziko indarreko itsasoa, olatuak barkuaren gainetik, barkua deriban edo nora bage eta ahaztu ezineko estualdiak; momentu txarrak igarota, lehorreratu gara barriro. Azken egunean heldu gara geure hegazkina hartzeko. Laster batean Hego Atlantikoan bizi izandakoa kontauko deutsuet. Nabegazinoa izan da konturik gogorrena baina hortik be ikasgai ederra hartu dogu.
Munduko tokirik ederrenetako batean inkomunikauta sentidu gara. Nekez heldu dira barriak. Hemendik hasiko gara geure bidaia zoragarriaren nondik norakoak kontetan. Non? Drake itsas-pasarte ikaragarritik nabegetan.
Bien bitartean, lur orotariko Isuzu autoagaz Nepalera joandako taldeak Arrasateko Institutu Publikoko 100 eguzki plaka EKI eta 10 eguzki labe entregau ditu Islamabaden EVEren eta AWAREren koordinazinoagaz; horreek Karakorumeko atea dan Askolen erabiliko dira.
Kontuak kontu, hilaren 9an Nepalerako hegazkina hartuko dabe Alex Txikonek eta taldeak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!