Urte barri on danoi! Juanra eta Diegoren ondoan, Puerto Wiliamserantz (Txile) nabegetan gagoz

Bizkaie! 2020-01-02 08:48   Kirola

Egun batzuk daroaguz Antartidan, eskaletan eta Hegoaldeko Shetland ugarteak ezagutzen. 

Urtarrilaren 2an. | Ikusi handiago | Argazki originala


Abenduaren 31n.

Drake pasabidearen inguruetan egun gogorrak izan dira, urakanaren pareko 4. mailako indarreko haize boladak be izan ditugu, kapitainaren eretxiz, sano haize bokada gogorrak.

Halan da be oso pozik gabiz Juanra, Diego eta hirurok eta tontortxu bat be zapaldu genduan orain egun batzuk; ez dakigu lehenengoz zapaldutakoa ete dan baina gure sensazinoa da benetako abenturea biziten gagozala, natureagaz lotura zuzena, gizakiak eraldatu bakoa, eskiakaz eta estilo alpinoan ibilteko. Laster etxerantz joateko momentua be etorriko da. Badakizue urtarrilaren 7an helduko gara etxera eta 9an, barriz, Nepalerako hegazkina hartuko dogu.


Racetracker

Azken buruan, begitu hemen Alex Txikon nondik nora dabilen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu