Pinguinoek inguratu gaitue
2019-12-18 08:18 KirolaUaaau!!, ikusgarriak parajea eta bertoko faunea, liluratuta gagoz.
Alex Txikonek adierazo dauenez, Falkland Islands-eko paraje bakartiotan pinguinoak dira nagusi, urte osoan albatros txoriakaz bizi dira oso lasai eta harrigarria da gizakion bildurrik ez izatea. Bular beilegikoak, papuak eta Magallanesekoak dagoz nahastean, sano ikusgarria da eta ehunka dira inguruan daukaguzanak.
Holako egoeratan jaubetzen zara ze garrantzitsua dan gure planetea jagon eta fauneari merezidu dauen errespetua eta mirespena adierazotea. Gero eta argiagao sentiduten dot hori guztia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!