Malvinatan, Stanley portuan zain

Bizkaie! 2019-12-17 13:12   Kirola

Etxetik Patagoniara ordu asko izan dira baina prest gagoz aurrera egiteko.

Maripaul, orain 25 urte dituan gaztea 12 urtegaz ezagutu neban eta emozino handiko momentuak bizi izan doguz, aurrez aurre alkarri begitu eta begiek topo egin dabenean zer sentidu dodan adierazotea ez da erraza. Gaur egun ugarte artean hegazkin txiki bategaz joan-etorriak eginez lan egiten dau adierazo dau Alex Txikonek. 

Bien bitartean, Stanley portuan gagoz Antartikako kontuak, bideak eta aukerak jorratzen. Itsasoan egin behar dogun zeharkaldiaren harian, Drake Pasabide arriskutsuak be burukominak eragiten deuskuz eta datozen egunetarako iragarpen meteorologikoak aztertzea be ez da lan makala. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu