Perun, Huanka Punka (4.760 m.) tontorrean, hegoaldetik gora egin dabe Pou anaiek
2019-07-24 08:50 KirolaCabeza Clava bidea (6c+) edegi dabe Poutarrek, 470 metro librean egindako eskaladadea.
Cerro Tornillon (4.900 m.) iparreko bidetik, librean eta alpinoan igon ondoren, Perun jarraitzen dabe Pou anaiek eta Manu Poncek; orain Huanka Punkan (4.760 m.), Cabeza Clava bidea (6c+) edegi dabe, 470 metro librean egindako eskaladadea. Pare bat egun izan dira baina zailtasuna 7. gradutik hur egoan eta tenperatuta hotzak be ez deutse larregi lagundu.
Eskaladea sano ederra izan da, gehiena karehatxa eta Pou anaiek azpimarratu dabenez, goi mendietan orain arte egindako biderik politenetakoa.
Orain, barriz, Huarazera bueltan joateko asmoa dabe baina Mendikate Zurian jarraitzeko gogoz geratu dira.
Oraintsu Ian Shwer eta Juan Pablo argentinarrak hilda topau zituen erreskate lan gogor eta mingarriak ahaztuta, pozarren dabiz Pou Anaiak Perun.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!