Euskadiko Izendegi Geografikoa aurkeztu dabe gaur
2019-06-12 12:15 KultureaToponimiaz eta kartografiaz informazino baliotsua batzen dauen tresna barritzailea da.
Euskadi.eus atariaren barruan sortutako tresna barri honek 81.248 fitxa jasoten ditu toponimo ofizial eta lehenetsitakoen inguruan, eta horreetan informazino ugari batu da horreen bilakaera eta erabilerearen inguruan. GeoEuskadiri esker, toponimoak maila geografikoan agertzen dira eta beste garai batzuetako mapetan konsultetako aukerea be eskaintzen da. Informazino guztia hemen.
Bingen Zupiria sailburuagaz batera, Estibaliz Alkorta Euskerea Sustatzeko zuzendariak be parte hartu dau aurkezpenean. Nabarmendu dabenez, Izendegia Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak (HPS) 1986tik aurrera osotutako datu-basearen gainean eregi da, hainbat urtetako lanaren ondoren. Azaldu dabenaren arabera, Euskadiko Izendegi Geografikoan jasotako toponimo ofizial eta lehenetsiak izango dira nazinoartean erabiliko diranak.
Orain urte batzuk, Institutu Geografiko Nazionalak (IGN), Estaduan Kartografia eta Toponimia alorretan eskumena dauen erakundeak (nazinoartean be ordezkari ofiziala da), autonomia-erkidegoi aukerea emon euskun gure izendegi geografikoak egiteko, geroago Nomenclátor Geográfico Nacional-ean sartzeko. Bide garrantzitsua da hori, Izendegi Geografikoan jasoten dan toponimia ofizial eta lehenetsia izango dalako nazinoartean agertuko dana. Holan, Eusko Jaurlaritzeak 2010ean ekin eutson bere toponimiako datu-baseko datuak atontzearii, Europako Batasunak finkatutako ereduari jarraituz. Izendegi-ereduak nahitaezko informazinoa eskatzen eban (toponimo ofizialak, lehenetsiak, alonimoak, historikoak, aldaerak...), eta, era berean, toponimoei geometria jartea eskatzen zan. Hori dala eta, 2015etik Ingurumen eta Lurralde Antolamendua Sailagaz alkarlanean gabiz, eta lan guztiaren emoitzea gaurtik aurrera herritar guztien eskura dago, azaldu dau Zupiriak.
Izendegi geografikoa informazino-erregistro dinamikoa da, kartografia ofizialean erabili behar diran izendapen ofizialak, maila geografikoan erreferentziauta, jasoten dituana. Toponimo baten inguruko bilaketea egiten danean, Izendegi Geografikoak era askotako informazinoa eskaintzen dau bere 81.248 fitxetan jasota:
- Izen-muetak: Izen ofizialak (administrazinoak ofizialdutakoak), lehenetsiak (zenbait aldaeren artean lehenetsitakoak; kasu gehienetan Euskaltzaindiak proponidutakoak), aldaerak (ahozko alderak, dokumentautakoak, kartografikoak...) edo alonimoak (leku bat izentetako desbardinak). Desagertutako toponimo batzuk be badagoz. Danetara, 1.500.000 toponimo inguru jasota dagoz datu basean (fitxak toponimo ofizial eta lehenetsitakoen inguruan egin dira baina horreekaz lotutakoak be jaso dira).
- Dokumentazino historikoa: Toponimoei lotutako ikerketen gaineko informazio iturriak jaso dira fitxetan.
Ahoskeraren inguruko aholkuak: Hainbat fitxek toponimoak ahoskatzeko moduaren inguruko aholkuak jaso dituzte, idatziz zein audioz (kasu batzuetan).
- Geolokalizazinoa: Toponimoak maila geografikoan agertzen dira, GeoEuskadigazko lankidetzeari esker. Toponimo ezbardinak garai ezbardinetako mapetan ikusi daitekez, bai eta ezaugarri ezbardinetako kartografietan be.
Kontsultak egiteko aukerea
Izendegi geografikoak ‘oharrak eta iradokizunak’ egiteko atal bat dauka, eta horren bitartez, herritarrek toponimiaren inguruko zalantzak, oharrak, eskariak eta iradokizunak helarazoteko aukerea izango dabe: Toponimiarena gai konplexua da eta batzuetan zalantzak sortzen ditu herritarren artean. Tresna honen bitartez hainbat urtetan jasotako informazinoa herritarren esku jarri nahi izan dogu, euren dudak eta interesak asetzeko. Horrezaz gan, ‘Oharrak eta iradokizunak’ deitutako atala jaso dau Izendegi Geografikoak, herritarrei oharrak, eskariak, iradokizunak eta zalantzak administrazinoari helarazoteko aukerea emonez, aitatu dau Zupiriak.
Bestalde, Izendegi Geografikoa etenbarik osotzen eta aberasten joango dan tresna bat dala nabarmendu dau Estibaliz Alkortak: Azken urteotan udaletatik etorritako datu asko eta asko Izendegian kargau behar ditugu, eta lan hori apurka-apurka joango gara egiten. Momentu honetan egindako konsulten deskargak egin daitekez, eta aplikazinoa hobetzen eta funtzionalidade barriak gehitzen jarraituko dogu. Izendegia zuzendu, osotu eta eguneratuko da udalakaz batera.
Azkenik, Alkortak nabarmendu dauenez, aurrerantzean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak landu eta Euskerearen Aholku Batzordearen Toponimia Batzorde-atal Bereziak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Toponimia-lanerako metodologia eskainiko jake udal eta foru-aldundi guztiei, hain zuzen, guztion artean, bakotxak dauen eskumenen barruan, EAEko Izendegi Geografikoa eguneratzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!