2019/05/03 - 2019/05/04

Bilboko Arriaga Antzokian. | Antzerkia

'Dido & Aeneas'. Arriaga Antzokiaren Produkzinoa

19:30

Antzerki musikal barroko honetan maisu lan bi buztartuko dira: Henry Purcellen Dido and Aeneas operea, eta Christopher Marloweren Dido, queen of Carthage lana.

Historian lehen aldiz, Marloweren testuak euskeraz interpretauko dira, Shakespeareren garaikide izan zan egile ingelesaren edertasun poetiko guztiagaz.

Barbora Horáková Joly, orain gitxi Europako zuzendari barri onenari International Opera Award saria jasotakoa, da muntaketearen eszena zuzendaria, eta Petros Bakalakos da musika zuzendaria.

Nerea Berraondo eta León de la Guardia dira Didori eta Eneasi bizia emongo deutsen ahots bakarlariak, eta personaia horreek antzezteko lana Miren Gaztañagak eta Adrián García de los Ojosek egingo dabe.

Naroa Intxausti abeslaria be tartean izango da, baita zenbait antzezle ezagun bee: Joseba Apaolaza, Itziar Lazkano, Mikel Losada, Karmele Larrinaga, Idoia Merodio, Lucía Astigarraga eta Koldo Olabarri.

Propitia Sydera Bilbao orkestreak joko dau Henry Purcellen opera ezagunaren goi mailako musikea; Marloweren antzezlanagaz izango dauen fusinoak eszena ezin ederragoak sortuko ditu.

Ana Sagastizabal, Ainhoa Zuazua, Alicia Manceras, Josu Cabrero, Alesander Pérez eta José Manuel Díaz dira ikuskizun honetarako ahots bakarlariez osotutako abesbatzako kideak.

León de la Guardia abeslari txiletarra kenduta, antzezle, abeslari eta musikari guztiak euskaldunak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu