2019/02/27 - 2019/07/14

Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan. | Erakusketak

'Leones en la nieve'

.

Garagarrilarenn 14ra arte egongo da ikusgai Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan. Martxiaren 20tik aurrera, bisita gidatuak egingo dira eguazten eta barikuetan, 18:00etan.

Martiaren 27an eta maiatzaren 15ean, autore-bisita bi egongo dira, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, Asier Gomez Olivencia paleontologo eta erakusketearen komisarioak gidatuta.

Bagilaren 14an, ibiladi bat egingo da Oñatira, 3 ordu eta 30 minutuan Arrikrutzeko kobazuloko galerietan zehar ibilteko, han topau zalako erakusketa honen ale garrantzitsuena dan lehoiaren eskeletoa. Ganera, aukerea izango da kobaren berezitasun arkeologikoez gozetako.

Azkenik, maiatzeko domekatan, familientzako tailer bat egingo da, Piztien artean izenekoa, 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituen familiek aukerea izango dabe Euskal Herrian orain dala 20.000 urte bizi ziran animaliak ezagutzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu