2019/03/14 - 2019/09/28

Bilboko Ondare Aretoan (Mª Diaz de Haro 11) | Erakusketak

'El Amparo eta bere sukaldariak'

.

Euskal sukaldaritzea aitatzen dan guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen barritzaileak izan diranenak. Hori gorabehera, emakumeak izan ziran XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan ardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekaz, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituenak, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa honek aitzindariak izan ziran emakume horreek omendu nahi ditu, batez be, El Amparo Jatetxeko sukaldariak izan ziran Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben lana goraipatuz. Izen bera dauen errezetategia 1930ean editau eben lehenengoz eta euskal gastronomiaren abiaburutzat joten da. Establezimendua zabalik egon zan 1879tik 1918ra arte eta aurten, barriz, zarratzearen mendeurrena ospatzen da.

Ana Vega Pérez de Arlucea, gastronomia kazetaria eta sukaldaritzearen historiaren zabaltzaileagaz edegiera-topaketea (19:00).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu