Xabier Terreros eta Joanes Illarregi irabazle Nafarroako finalaurrekoetan

Bizkaie! 2019-03-11 08:01   Bertsolaritzea

Martiaren 23ko finalean egongo diran zortzi bertsolariak nortzuk izango diran badakigu.

Xabat Illarregi, Lesakan (argazkiak: Nafarroako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Asteburuan jokatu ziran Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurreko biak, Etxarri Aranazen eta Lesakan. Xabier Terrerosek eta Joanes Illarregik irabazi zituen saiook, hurranez hurran, eta finalerako zuzenean sailkatu dira. Ganera, puntukako sailkapena argituta, Iruñeko finalean egongo diran zortzi bertsolarien izenak badakiguz: Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat Illarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia.

Martiaren 23an jokatuko da finala, 17:00etan, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean erosi leitekez, baita honako lekuetan be: Karrikiri dendea (Iruñea), Fantxike dendea (Elizondo), Okindegia (Lesaka), Maimur liburudendea (Leitza), Xapatero tabernea (Etxarri Aranatz) eta Olgarenea natur-dendea (Lizarra).

Etxarri Aranazeko finalaurrekoan, 200 entzule ingururen aurrean, Xabier Terreros izan zan onena, 360 puntugaz. Julio Soto txapelduna be ez zan urrun ibili, 358,5 puntu batu zituan, eta hortaz, barriro egongo da finalean. Hirugarrenak, Julen Zelaietak (355,5), finalerako beste txartel bat eskuratu eban.

Saioko beste hirurak honeek izan ziran: Iker Gorosterrazu (338), Diego Riaño (307,5) eta Iban Garro (304,5). Gai jartzailea Alaitz Rekondo izan zan.

Xabier Terreros, Etxarri Aranazen.

Lesakan, ostera, Joanes Illarregi izan zan onena, 375,5 puntu emon eutsiezen epaileek. Saio horretako beste bertsolari bi be Iruñeko finalean izango dira: Eneko Fernandez bigarrena (359 puntu) eta Xabat Illarregi hirugarrena (356,5).

Laugarren Saioa Alkaiza izan zan (344,5), bosgarren Josu Sanjurjo (341) eta seigarren, Alazne Untxalo (335,5). Gai jartzailea Fernando Anbustegi izan zan. Lesakako Kultur Etxean 270 entzulek aretoa lepo bete eben, sarrera guztiak saldu ziran eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu