2019/03/30 .
Urtekerea 8:30ean Irundik eta 9:00etan, Donostiatik. | BestelakoakArrolako herrixkara eta Forura ibilaldia
Arrolako kastroa (Nabarniz) Bigarren Burdin Aroko herrixka bat da, K.a. III. eta I. mendeen artekoa. Aro horretako Bizkaiko herrixkarik handiena da, ekialdeko Kantauriko nagusia, eta Euskal Herri osoan egoerarik onenean dagozanetako bat.
Aztarnategi arkeologikoaren eta interpretazino zentroaren bisitaldi gidatua egingo da –Arratzun dago interpretazino zentroa–, eta, Arratzun bertan bazkaldu, eta erromatarren garaiko Foruko aztarnategia bisitauko da, Urdaibaiko itsasadarraren bazterrean.
Erromatarren kokaleku bat zan Forua. Herrixkako jardun ekonomikoa metalurgiagaz eta merkataritzeagaz lotuta egoan, eta, herrixkea itsasadarraren oinean egoala-eta, erromatar produktuak Bizkaian sartzeko ibai portu esanguratsua izan zan.
Izena emoteko klik egin hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!