2019/03/01 19:00
Bilboko udaletxean. | JaiakBilboko Aratusteak. Farolin eta Zarambolasi epaiketea
Zarambolas, Miren de Miguel sopranoa eta Farolin, Xabi Aburruzagaren kontrako herri-auzia euren atxiloketeagaz hasten da, udaletxean. Bilboko uriko mazukariek gure protagonistak lagunduko ditue ziegetara. Behin ziegatan sartuta, Fraisku, Momo, Hartza, Moja, Turko eta Higien kalejira batek bideratuko ditu Plaza Berrira arte, bilbotarron irainak medio, ibilbidean zehar. Barrikuntza legez, aurten, Plaza Barrian zain egongo diran herritarrek zuzenean ikusi ahal izango dabe kalejirea, bertako pantaila erraldoian.
Bilbotar guztiak dagoz gonbidauta aspaldiko Bilboko mozorro tradizionalak be euren etxeetan atondu deiezan; eta Bariku Mehean, martiaren 1ean, mozorro horreek jantzita joan daitezen Farolin eta Zaranbolasi Plaza Barrian egingo deutseen epaiketara.
Plaza Barrian dagozala, epaiketeari hasierea emongo jako; konparsakideak izango dira abokatu, fiskal eta lekukoen antzezlanetan ibiliko diranak. Euren defensarako azalpenak emonda, auzi-aretoko ahots gorenak epaiaren barri emon, eta Farolin eta Zarambolas ziegetara itzuliko dira euren Aratuste-zigorraren zain.
Protagonistak urkatokian dagozala, herri auziari amaierea emango deutson burla, trufa eta eskarnioa egingo dira. Hor amaituko da epaiketea, eta, ondoren, aurtengo kopla txikien lehiaketako Potojorran-Algara talde irabazleak beste behin abestuko dau aurtengo bere kopla txikia.
Ordutegia
• 19:00etan, udaletxean: Farolin eta Zaranbolasen atxiloketea.
• 19:30ean, Plaza Barrian: Farolin eta Zaranbolasi epaiketea.
• 20:30ean, Plaza Barrian: Irain publikoa, Farolin eta Zaranbolasi.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!