2019/03/07 - 2019/03/29

Elorrioko Iturri Kultur Etxean. | Erakusketak

'Hilekoa gorria ete?'

.
Inaugurazinoa martiaren 7an izango da arratsaldeko 19:00etan ekitaldi edegi baten bitartez. Miren Amurizak erakusketarako atondutako testua irakurri eta bisita gidatu txiki bat eskainiko da, erakusketea osotzen daben guneei buruzko azalpen bat emonez. Publiko interesatuak aukerea izango dau hurrengo asteko bisita gidatuetara joateko, erakusketeari buruzko azalpenetan sakontzeko martiaren 15ean eta 22an, euskeraz eta gaztelaniaz, hurranez hurran, arratsaldeko 19:00etan. Ikastetxeek be bisitak eskatzeko aukerea dabe.

Erakusketearen bitartez gaur egun oraindino hilekoa tabu kultural haundi bat dala salatu nahi dau Elorrioko Udalak eta ez bakarrik Asia edo Afrikako muturretan, gure gizartean, edozein formazino, egoera edo erlijinotako personen artean baino. Tabu hori patriarkatua eregiteagaitik feminismoaren ikuspegiaz gogoetea egitea planteetan dau erakusketeak. 
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu