2019/02/23 08:30
Eibarren, Merkatu plazan. | JantzeaKoko-jantzak. KEZKA
Talde bitan baserritik baserrira ibiliko dira eguerdira arte. Talde batek Saratsuegitik (Sautsi) gora, Iragorri baserrira joko dau, eta ondoren Azitainera joan eta Loiola, Egiguren, Izkua eta Txopen bisitauko ditu. Herriaren beste muturrera joango dira gero, Otaolaerdikoa eta Ipurua baserrietara. Bien bitartean, beste taldea, Txontatik abiatuko da Mertxete, Iraegi, Aretabeletxe, Iraegitxiki eta Unbe aldera abiatuz eta, azkenik, talde biak joango dira Altamirabehekoa, Katina eta Bolinguan amaituko dabe goizeko koko-eskea.
Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Anbulatorioko parkean batuko dira eta ondoren Eibarko kaleetan ibiliko dira koko-jantzariak Elgoibarko Mauxitxa txarangeak lagunduta.
Argazkia: Argazkia: Felipe Loiola (Kezka jantza taldea).

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!