Joanes Illarregi eta Josu Sanjurjo irabazle Nafarroako Txapelketan

Bizkaie! 2019-02-18 11:05   Bertsolaritzea

Azken final laurenekoak izan diranez, finalaurrekoetako 18 parte-hartzaileak zehaztuta dagoz.

Argazkia: Nafarroako Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Lizarran jokatu zan, domekan, 2019ko Nafarroako Txapelketako azken final laurena. Josu Sanjurjok irabazi eban eta, hortaz, hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu eban. Sanjurjo martiaren 10eko Lesakako finalaurrekoan egongo da.

Epaileek 263 puntu emon eutsiezen Josu Sanjurjori, Lizarrako Gazteriaren Etxean batutako 130 entzuleen aurrean egindako lanari esker. Bigarrenak, 256,5 puntu batu zituan, eta Sarai Robles hirugarrenak, 255. Laugarrenak, Julen Zelaietak, 250,5 puntugaz konformau behar izan eban. Bosgarren Diego Riaño izan zan (248) eta seigarren Amaia Elizagoien (236,5).

Bezperan, Iruritan, beste final lauren bat jokatu zan. Kasu horretan, Joanes Illarregi izan zan onena 264,5 puntu emon eutsiezen epaileek, bigarren sailkatutako Xabier Terrerosi 257, eta Xabat Illarregi hirugarrenari 250,5. Xabi Maiak 247 puntugaz amaitu eban, Endika Legarrak 233gaz eta Patxi Castillok 230egaz.

Honenbestez, finalaurreetan egongo diran 18 bertsolariak zeintzuk izango diran badakigu. Batetik, final laurenetako saioak irabazi dituen lau bertsolariak: Saats Karasatorre, Julio Soto, Joanes Illarregi eta Josu Sanjurjo. Bestetik, puntuazinoaren araberako beste hamalau bertsolari: Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Sarai Robles, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Alazne Untxalo, Diego Riaño, Aimar Karrika, Xabi Maia, Iker Gorosterrazu, Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Iban Garro eta Joana Ziganda.

Martiaren 3an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, Atarrabian, Etxarri Aranatzen eta Lesakan. Zortzi bertsolari pasauko dira martiaren 23ko Iruñeko finalera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu