2019/02/18 18:00

Bilboko Injinerutza Eskolako areto nagusian (II. Eraikina, Rafael Moreno Pitxitxi, 2) | Bestelakoak

Ingenia Sariak

18:00

Ingenia Sarietako epaimahaiak Petronor omendu gura izan dau eta eraldaketeak haren ibilbidean izan dauen indarra eta bere sektoreko benetako erreferentzia bilakatzeko egin dauen etenbako esfortzua balorau ditu, lidergo horrek bere inguruneari ekarten deutsozan onurakaz, ikuspegi ekonomikotik (Bizkaiko Foru Aldundiaren zergadun nagusia da) eta enpresa ikuspegitik, puntako beste zenbait konpainia eta proiektu erakarten baititu.

Horrezaz gan, Petronor bizkaitarren bizitzan dago presente, mueta askotako ekimenen bitartez, Superportua eregiten izan dauen partaidetzan edo ingurunea eta ondarea jagoten egindako lanari eusten, baita hainbat muetatako kultur eta kirol jardueratan be. Bilboko Athletic Club taldeak horreek baloretan jakin eban, 110 urte eta gero, bere kamisetan lehen aldiz publizidadea jartea erabagi ebanean.


Enpresa bati emoten jakona saria: Petronor.

Saria Emiliano Lopez Atxurra, Petronorreko buruak emongo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu