Zezeilaren 9an abiatuko da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea, Tuteran
2019-02-07 08:14 Bertsolaritzea24 bertsolari izango dira Erriberan hasiko dan ibilbidean.
2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea zezeilaren 9an Tuteran hasi, eta martiaren 23an amaituko da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko finalean. Tartean, zortzi saio izango dira, beste horrenbeste herrietan. Danetara, lau final-lauren, hiru finalaurreko eta finala izango ditu 44. Nafarroako Bertsolari Txapelketeak.
Danetara, 30 bertsolarik emon dabe izena aurten. Lehen aldiz parte hartzen eben seirek, orain urte biko sailkapeneko azken seiekaz batera, aurre-kanporaketak jokatu zituen urtarrilean, eta horren ostean bidean geratutako sei bertsolari. Horrenbestez, 24 izango dira Tuteran hasiko dan ibilbidean. Martiaren 23ra arte, zortzi saiotan kantauko dabe.
Nafarroako euskal kulturearen erreferentzia nagusietakoa bihurtu da Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Txapelketa urtean zehar egiten dan lan isilaren ondorioa da, bertsolaritzea transmitiduteko alorrean egindako lanaren ondorio zuzena. Nabarmentzekoa da Bertsolaritzea Irakaskuntzan egitasmoa, Nafarroako Bertsozale Alkarteak Nafarroako Gobernuaren eta tokian tokiko udal eta mankomunidadeen laguntzinoagaz antolatua, urtero 2.400 ikasle baino gehiagorengana heltzen dana, eskola orduetan bertsogintzea eta ahozkotasuna landu deien. Era berean, ezin ahaztu Bertso Eskolen sarea, herri eta auzoetako transmisinorako gune biziak batzen dituana.
Txapelketea bertsogintzearen eta euskerearen aldeko lan horri bultzadea emoteko aukera ederra da. Nafarroako bertsolariei ikusgarritasuna emonez, bertsogintzea sustatu eta gizartean ezagutarazoteko aukerea emongo dauen egitasmoa martxan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!