2019/02/12 19:00
Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. | BerbaldiakDarwin Eguna
Bilboko Udalak, Charles Darwin, Alfred Russel Wallacegaz batera eboluzinoaren teoriaren asmatzaileetako bat, jaio zaneko 210. urteurrena ospatuko dau datorren martitzenean, zezeilaren 12an.
En torno a la evolución del lenguaje izeneko berbaldian, Itziar Laka Hizkuntzalaritza katedradun eta EHU/UPVko La Mente Bilingüe ikerketa taldeko zuzendariak, azken urteetan giza lengoaiaren jatorriaren eta bilakaerearen inguruan metatuz joan dan ebidentzia zientifikoa aztertuko dau.
Pablo Malo psikiatreak Suicidio y Teoría de la Evolución berbaldian, norbere buruaz beste egitea eta bestelako jokabide auto-suntsitzaileak indar eta fenomeno naturalen ondorio dirala azalduko dau, gure izakerearen parte dirala, batzuetan gure intuizinoak kontrakoa adierazoten badau be.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!