2019/02/14 09:00-13:45

Gasteizen, Artium Museoan. | Jardunaldiak

Euskaltzaindiaren Mendeurreneko laugarren jardunaldi akademikoa

09:00-13:45

Euskaltzaindiak Mendeurrenaren barruan atondutako laugarren jardunaldi akademikoan, ahozko komunikazinoaren ertzak landuko dira. Hiru berbaldik osotzen dabe jardunaldiaren bizkarrezurra:

Ahoskerea arautu eta i(ra)kas al daiteke?, Miren Lourdes Oñederrak berak eskainiko dauena.
Irakats al daiteke ahoskerea? Eta aldagarritasuna?, Mª Heliodora Cuenca Villarín Sevillako Unibersidadeko irakasleak eskainiko dauena.
Zelan ikasi ahoskerak, Julia Marín antzerki-itzultzaileak eskainiko dauena.

Ostean, zinema eta euskerearen ahoskereari buruzko alkarrizketea egingo deutso Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kide Oroitz Jauregik Gorka Lazkano Errementari filmeko euskera arduradunari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu