Joana Ziganda, Xabat Illarregi, Endika Legarra, Saats Karasatorre, Diego Riaño eta Sahats Aleman aurrera

Bizkaie! 2019-01-22 10:01   Bertsolaritzea

Zezeilaren 9an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketea.

Joandako astegoienean jokatu ziran 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurre-kanporaketa biak, Iruñean eta Irunberrin. Joana Ziganda nagusitu zan lehenengoan, eta Xabat Ilarregi bigarrenean. Horreekaz batera, puntu gehien eskuratutako beste lau bertsolari be sailkatu dira zezeilean hasiko dan txapelketarako.

Zezeilaren 9an abiatuko da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea, eta hor kantauko daben bertsolarien zerrendea osotzeko, aurre-kanporaketa bi jokatu dira. Txapelketa batean sekula parte hartu bako sei bertsolariak eta orain bi urteko azken sei sailkatuak ibili dira bi saio horreetan, txapelketarako sei txarteletako bat lortu guran. Arkaitz Goikoetxea, Saioa Mitxelena eta Jon Abril ibili dira epaile.

Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegin jokatu zan lehen aurre-kanporaketea, barikuan, ehun entzuleren aurrean. Zigor Gartzia Zian gai-jartzailearen aginduetara ibili ziran Joana Ziganda, Diego Riaño, Aitor Irastortza, Sahats Aleman, Mintxo Astiz eta Idoia Granizo. Behin ariketa puntuagarriak amaituta, honako puntuazinoa emon eban epaimahaiak:

Joana Ziganda Olano. 234,5 puntu.
Diego Riaño Barroso. 231 puntu.
Sahats Aleman Sadaba. 223 puntu.
Idoia Granizo Ulibarrena. 215,5 puntu.
Aitor Irastortza Arrizurieta. 213 puntu.
Mintxo Astiz Goñi. 185,5 puntu.



Zapatuan Irunberrin izan zan saioa, herriko Gizarte Etxean

Maialen Belarraibili zan gai-jartzaile lanetan, eta kantuan sei bertsolari: Xabat Illarregi, Endika Legarra, Oskar Sanz de Acedo, Ander Baiano, Egoitz Gorosterrazu eta Saats Karasatorre. Honako sailkapena emon eben hiru epaileek:

Xabat Illarregi Marzol. 251 puntu.
Endika Legarra Nuin. 236,5 puntu.
Saats Karasatorre Martinez. 235,5 puntu.
Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. 215,5 puntu.
Ander Baiano Saralegi. 211,5 puntu.
Oskar Sanz de Acedo Pollán. 207,5 puntu.

Horrenbestez, aurre-kanporaketa bakotxeko irabazleek eta hurrengo lau sailkatuek lortu dabe 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketara pasetea, hain zuzen be, Joana Ziganda, Xabat Illarregi, Endika Legarra, Saats Karasatorre, Diego Riaño eta Sahats Aleman. Hau izan da aurre-kanporaketetako sailkapen orokorra:

Xabat Illarregi Marzol. 251 puntu.
Endika Legarra Nuin. 236,5 puntu.
Saats Karasatorre Martinez. 235,5 puntu.
Joana Ziganda Olano. 234,5 puntu.
Diego Riaño Barroso. 231 puntu.
Sahats Aleman Sadaba. 223 puntu.
Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. 215,5 puntu.
Idoia Granizo Ulibarrena. 215,5 puntu.
Aitor Irastortza Arrizurieta. 213 puntu.
Ander Baiano Saralegi. 211,5 puntu.
Oskar Sanz de Acedo Pollán. 207,5 puntu.
Mintxo Astiz Goñi. 185,5 puntu.



Zezeilaren 9an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Amaierea, barriz, martiaren 23an izango da, Iruñeko finalagaz. Nafarroako Bertsozale Alkarteak datorren zapatuan, hilaren 26an, egingo dau publiko txapelketaren inguruko informazino osoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu