'Hatsaren poesia'-n parte hartzeko azken egunak

Bizkaie! 2019-01-15 10:47   Kulturea

Nahi daben guztiek bialdu leikiez euren olerkiak.

Auxtin Zamora eta Ainara Maia, proiektuaren bultzatzaile nagusiak (argazkia: Hatsa alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hatsa alkartea urteroko bildumea atontzen dabil, udabarrian aurkezteko asmoz. Hatsaren poesia-ren 21. alean agertu nahi dabenek, urtarrilaren 20ra arteko epea dabe euren lanak bialtzeko. Deialdiaren  azken egunak dira honeek, Uberan atariak ohartarazo dauenez.

Gehienez bi edo hiru olerki bialdu leikez bakotxak, eta autorearen argazkia helarazotea be beharrezkoa da. Baldintza horreek bete ezkero, ziur agertuko da aurtengo bilduman, Hatsa alkartekoek ez dabelako bestelako filtro edo baldintzarik jarten. Formatu, gai eta ikuspuntu guztietako olerkiak onartzen ditue.

Baldintza eta zentsura barik olerki guztiak 2019ko apirilaren 15ean, domekan, Hatsaren Poesia Egunean argitaratuak izango dira. Danontzat tokia izango da liburuaren barruan!, adierazo dabe Hatsa alkartekoek. Normalean Senperen egiten dabe apirileko aurkezpen hori. Ganera, Sarako Idazleen Biltzarrean salgai egoten da Hatsaren poesia liburua. 

Aurtengo zenbakiko berbaurrea Koldo Goitiak idatziko dau. Dana dala, nobedade nagusia bildumearen koordinazinoan dago. Orain arte, Auxtin Zamora izan da Hatsaren poesia-ren bultzatzaile eta antolatzaile nagusia. Zenbaki honetatik aurrera, Ainara Maia da koordinatzailea. Dana dala, Auxtin Zamorak proiektuan laguntzen segitzen dau.

Olerkiak bialtzeko helbidea hau da: hatsarenpoesia@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu