2019/01/07 - 2019/01/31

Elorrioko Iturri Kultur Etxean. | Erakusketak

'Muga'. Jesus Mari Arruabarrena

.

Erakusketan Iparraldeko eta Hegoaldeko mugan egindako argazkiak egongo dira ikusgai; erakusketearen komisarioa eta argazkilaria dan Jesus Mari Arruabarrenak zuri-baltzean egindako berrogeita hamar argazki.

Lan honen helburuak ondokoak dira: erakutsi izakera propioa dauen komunidade bat, mugak banatuta dagoana; iradoki irudien bidez Gerra Zibilaren ondorengo hamarkadetako bizimodua; eta lekukotzea emon hurreko historiari buruz.

Elorrioko Udalak antolatzen dauen erakusketa hau goizeko 9:30etik gaueko 21:00ak arte zabalik egongo da urtarril osoan eta bisita gidatu bi eskaintzen dira artisteak gidatuta: 15ean, euskeraz eta 21ean, gaztelaniaz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu