2018/11/17 11:00
Getxon, Fadurako Beisbol zelaian. | BestelakoakPlantxa ariketea taldean egiteko Guinness errekorra hausteko ahalegina
11:00
MugiOn Getxok, Getxo Kirolak udal erakundeagaz alkarlanean, topaketea antolatu dau Faduran datorren zapatuan, hilaren 17an, plantxea lez ezagutzen dan ariketearen Guinness Errekorra hausteko asmoagaz.
Getxoko ongizatearen aldeko alkarte horren helburua da 1.780 persona baino gehiago batzea Fadurako kiroldegiko erabilera anitzeko zelaian, 11:00etan, abdominalen ariketa ezaguna guztiek batera egiteko. 30 segundoko saiakerea izango da.
Plantxearen postura buruz behera egiten da, behatzak eta besaurreak bakarrik lurrean jarrita. Ariketa honek gorputzeko muskulu gehienak lantzen laguntzen dau.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!