Bilboko lokal hutsetan merkataritzea sustatzeko 9 proiektu finalistak ikusgai

Bizkaie! 2018-11-08 10:05   Kulturea

Aurten ikasle gazteak dabiz proiektuan parte hartzen, eta horren helburua da eurak uriaren garapenean sartzea.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Alkargo Ofizialaren laguntzinoagaz, bigarren urtez jarraian ipini dau martxan BiziaGO Student! programea. Alde Zaharrean zarratuta dagozan lokaletan merkataritzea barriro suspertzeko bultzadea emotea dau helburu, bai eta barruko diseinatzaileen lanaren garrantzia nabarmentzea.

Dagoeneko bisitau daitekez aurtengo deialdiko finalista diran bederatzi dekorazino proiektuak. Barritasuna da, Gasteizko I.D. Arte barne diseinu eskolako ikasleek parte hartu dabela; holan, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Alkargo Ofizialak azken graduko ikasleak uriaren garapenean zuzenean sartzeko asmoa dabe, bai eta proiektu erreal batean lan eginez euren sormena eta jakintzea probetako asmoa be. Ganera, momentu honetan udala sektore barrien bueltan (sormena, diseinua...) lanean dabil, uriko gazteentzako etorkizuneko balizko lan eremuak dira eta. Gogoan izango dozuenez, igaz, programa esperimental horren lehenengo edizinoan, lanak diseinatzaile profesionalenak izan ziran.

Hautatutako bederatzi ikasleak honako honeek dira:

- Amaia Llona Barbón (Bilbo).
- Cristina Lahore Gómez (Deba).
- Joel Mentxaka Rivero (Mungia).
- Kizkitza Zinkunegi Goitia (Errezil).
- Marta Elías Sola (Bilbao).
- Maddi Eguren Zubeldía (Donostia).
- Maitane Alonso Bayón (Bilbo).
- Juana Adot Rodrigues (Gasteiz).
- Unai Oyarbide Errazquin (Tolosa).

Irudi-galeria: BiziaGO Student! 2018ko proiektu finalistak.

Diseinuak zemendiaren 22ra arte egongo dira ikusgai parte hartu daben lokalen fatxadetan, eta ikusleek euren gustukoena zein dan esan leikie botoa emonez hilaren 20ra arte. Herritarren botoakaz eta epaimahai profesionalaren balorazinoagaz erabagiko da zein izango dan 2018ko irabazlea. Epaimahaiaren epaia hilaren 22an bertan jakinarazoko da, Azkuna Zentroan egingo dan sari banaketarako ekitaldian.


Alde Zaharreko garapenagazko konpromisoa

Orain urte asko hasi zan Bilboko Udala Alde Zaharrean hainbat ekintza garatzen gune horretako merkataritza jarduereari eutsi eta bultzatzeko. Ganera, urira datozen turista gehienentzako erakargarria da Alde Zaharra.

Horri jagokonez, BiziaGO! programeak Alde Zaharreko kaleetan merkataritzea barriro suspertzea bultzatzen dau; horretarako, gaur egun hutsik dagozan lokalen garrantzia nabarmendu nahi dau. Barne diseinatzaileen merkataritza proposamenak ikusteak lokal horreakazko interesa eta horreen erakargarritasuna areagotzen dau, bai eta alokatzeko edo saltzeko aukerak hobetu be; hain zuzen, lehenengo edizinoan parte hartu eben lokaletako bitan dagoeneko negozio barriak dagoz (Belostikale 7 eta 19).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu