Topaketea egingo dabe Nafarroako eta Xilabako Bertso Eskoletako gazteek

Bizkaie! 2018-11-08 08:37   Bertsolaritzea

Urriaren 31tik zemendiaren 9ra emon izena, nafarroa@bertsozale.eus helbidean.

Bigarrenez, asteburu pasan batuko dira Nafarroa eta Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako 14 eta 18 urte bitarteko bertsolari gazteak, Donezteben, zemendiaren 17an eta 18an. Nafarroako Bertsozale Alkarteak antolatu dau egonaldia, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren laguntzinoagaz. Danetara, 28 gaztek hartuko dabe parte.

2016ko esperientziaren bideari helduta, bigarrenez batuko dira asteburu pasan Nafarroako eta Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertso Eskoletako gazteak. Doneztebeko Aterpetxean egingo da egonaldia, hilaren 17an eta 18an. Pirinioaren alde bietako 28 bertsolari gazte batuko dira. Nafarroako Bertsozaleko zein Bertsularien Lagunak alkarteko irakasleak izango dira topaketetan arduradun, eta eurak egongo dira gazteakaz, egonaldiak iraun bitartean.

Topaketeak eremu ezbardinetako gazteen arteko hartu-emonak sustatzea dau helburu, euskera eta bertsoa erabiliz tresnatzat, eta gozamena oinarrian jarrita. Horretarako, bertsogintzaz harago, giza eta sormen garapenagaz lotutako ekitaldiak izango dira egitarauan:


Zapatua, zemendiak 17

10:30. Doneztebera heldu, eta motxilak itxi.
10:35. Doneztebetik Legasara abiatu.
11:00. Legasan, Legarreako simarainoko ibilbidea.
12:30. Simara heldu eta 1936an han jazotakoa kontau.
13:00. Simatik Legasara itzuli.
14:00. Bazkaria Legasan.
15:30. Tirolina jolasak BKZ-n (Narbarten).
17:30. Narbartetik Donezteberuntz abiatu.
18:15. Doneztebera heldu, gelak banatu, meriendea jan, dutxau eta tarte lasai bat bertsolarien barriketaldia atontzeko.
19:45. Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsolariei harrerea eta barriketaldia.
21:00. Afaria
22:00. Bertsolarien saioa.


Domekea, zemendiak 18

08:30. Gosaria eta motxilak prest itxi.
09:45. Clown tailerra, Itziar Saenz de Ojerren eskutik.
11:45. Deskantsua.
12:30. Sexijentziak askatuz! antzezlana, Itziar Saenz de Ojerren eskutik.
13:15. Agurra.
13:30. Autobusak/taxiak martxan.


Izena emotea dobakoa da, eta antolakuntzea arduratuko da garraioaz eta otordu gehienetaz. Parte-hartzaileek, hori bai, lehen egunerako bazkaria (ogitarteko bat), mendirako erropea, clown tailerrerako erropa erosoa eta txanoa eta lo zakua (gomendatua) eroan beharko dabe. Urriaren 31tik zemendiaren 9ra bitartean emon ahalko da izena, nafarroa@bertsozale.eus helbidean, 948143747 telefonora deituta eta Bertso Eskolako irakaslearen bitartez. Azpiegitura kontuakaitik, mugatuak dira tokiak, eta Bertso Eskoletako partaideek izango dabe lehentasuna. Ganerako lekuak, izena emon ahala joango dira beteten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu