'Emakumeek zientzia egiten dabe' zikloa gaur hasiko da Bilbon

Bizkaie! 2018-11-07 10:05   Kulturea

Zikloa gaur hasiko da, Antonio López Mariño kazetariak Galiziako Isabel Zendal ardatz hartuta eskainiko dauen berbaldiagaz.

Maria Vallet Regi | Ikusi handiago | Argazki originala



Bilboko Udala
k eta EHU/UPVk alkarlanean antolatzen daben programa honen zortzigarren edizinoa zemendiaren 8an jarriko da martxan, Antonio López Mariño kazetari eta dokumental egilearen La madre de todas las vacunas. Isabel Zendal y los hijos del torno berbaldiagaz. Gehienontzat ezezaguna dan Galiziako erizain horren figuran oinarrituko da. OMEren eretxiz, nazinoarteko misino batean parte hartu eban lehenengo erizaina izan zan; 1803ko zemendiaren 30ean, María Pita korbeta A Coruñatik abiatu zan Ameriketarantz, eta emakume bat eroian tripulazinoan. Real Expedición Filantrópica de la Vacuna izenez ezagutu zanaren arduradun nagusiak historian sartu ziran bitartean, mendeak joan ziran emakume horren benetako nortasuna argitzeko. Haren lanarengaitik izan ez balitz, segurutik osasun publikora bideratutako bidaia harek ez eban erantzun handirik izango. Helburua, baztangaren kontrako txertoa ezagutzen zan mundu osora zabaltzea zan, trukean ezer eskatu barik, planeta osoan miloeka ume hilda zituan birus hilkorraren ondorioak desagerrarazoteko edo, gitxienez, murrizteko.

Berbaldi zikloak zemendiaren 15ean jarraituko dau, Javier San Martin kazetariaren eta María Vallet Regí Kimika Inorganiko Katedradun eta Madrilgo Unibersidatd Konplutentseko Farmazia Fakultadeko Kimika Inorganiko eta Bioinorganiko Saileko Zuzendariaren artean. Vallet Regí aitzindaria izan zan Estaduan biomaterialen irakaskuntzan, Injinerutza Errege Akademian sartu zan bigarren emakumea izateaz gan. Materialen Kimikearen eta Zientziaren arloetan 600 argitalpen zientifiko baino gehiago dituan María Vallet Regí izango da, segurutik, azken hamarkadatan gehien aitatu dan emakume zientzialaria.

Zemendiaren 22rako aurreikusita dagoan hurrengo saioa Sara Martín Alegre Bartzelonako Unibersidadeko Hizkuntza Ingeleseko Literatura eta Kultur Ikasketa irakasleak gidatuko dau, eta Científicas que narran historias: nueva ciencia ficción humanista escrita por mujeres izeneko berbaldia eskainiko dau. Unibersidadean fikzino herrikoia sartzean aitzindaria, Sara Martín Alegrek generoari buruzko ikerketak eta azterlanak egiten ditu, baita zientzia fikzinoan be.

Programea zemendiaren 29an amaituko da, Txelo Ruiz Vázquez Injineru Industrial eta EHU/UPVko Informatika Fakultadeko Irakasleak eskainiko dauen Sobre ingenieras, inventoras, informáticas y tecnólogas berbaldiagaz. Txelo Ruiz Vázquez Injinerutza Industrialean doktorea da. 1986tik emoten ditu klaseak Informatika Fakultadean, eta 1991tik Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saileko irakasle titularra da. Lau ikerketa proiektu zuzendu ditu eta beste 10etan hartu dau parte. Eusko Jaurlaritzeak finkatutako talde lez aintzatetsita dauen RSAIT, Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko kidea da.


Egitaraua:

- Zemendiaren 8an: La madre de todas las vacunas. Isabel Zendal y los hijos del torno. Antonio López Mariño (Kazetaria eta dokumental egilea. A Coruña.

- Zemendiaren 15ean: Fármacos del futuro: Los nuevos caballos de Troya al servicio de la medicina. Maria Vallet Regí (Kimikari inorganikoa, UCM). Alkarrizketatzailea: Javier San Martín (Kazetaria eta EHU/UPVko Gizarte Komunikazino ikerlaria).

- Zemendiaren 22an: Científicas que narran historias: nueva ciencia ficción humanista escrita por mujeres. Sara Martín Alegre (Hizkuntza Ingeleseko Literatura eta Kultur Ikasketa irakaslea, UAB. Genero azterlanetan espezialistea.

- Zemendiaren 29an: Sobre ingenieras, inventoras, informáticas y tecnólogas. Txelo Ruiz Vázquez (Injineru Industriala. EHU/UPVko Informatika Fakultadeko Irakaslea).

Saio guztiak 19:30ean hasiko dira, eta sartzealibrea izango da leku guztiak bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu