New Yorken egonaldiak, Guggenheimen eskutik
2018-10-31 12:49 KultureaAbenduaren 10era arte emon leikie izena arteagaz lotutako graduren bat daukienek.
Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim museoen arteko hitzarmenari esker, Euskal Autonomia Erkidegokoak diran edo bertan bizi diran graduaduentzako egonaldiak antolatzen ditue urtero. Aurtengo deialdia bosgarrena da, eta abenduaren 10era arte emon leikie izena interesa dabenek.
Bekadunentzako lau plaza dagoz, eta aukeratutakoek hiru hilabete egingo ditue New Yorken, 2019an. Bertako Solomon R. Guggenheim Museoan hainbat zeregin bete ahal izango ditue, bai artistikoak eta bai museogintzeari jagokozanak be. Udako eta udagoieneko txandak egongo dira. 3.500 dolarreko diru-laguntzinoa emongo deutsie bekadun bakotxari.
Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoak edo bertan bizi diranak izateaz gan, hautagaiek beste baldintza batzuk be bete beharko ditue. Gradua 2016-17 ikasturtean edo geroago amaituta euki behar dabe, eta 2014-15etik aurrera graduondokoa ikasten badabiz. Bestetik, ingelesez ondo jakin behar dabe. Baldintzak eta izena emoteko bideak, hemen.
Graduadu barri diranentzako beka-programa honen osogarri, euskal artistentzako egonaldiak be antolatzen ditu Bilboko Guggenheim Museoak, bertoko sortzaileek Ameriketako giro artistikoaren barri izan deien. Horreek egonaldiak be New Yorken izaten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!