2018/11/11 .
Bermeoko Lameran. | AzokakBermeoko XVII. San Martin Azokea
Bermeoko lameran, goizeko 09:30etik arratsaldeko 15:30era.
- Hamar bat txarriki saltoki.
- Gaztaia saltzeko leku bi.
- Bina saltoki ogia eta euskal pastela saltzeko.
- Pate saltoki bat.
- Eztia saltzeko leku bat.
- Txakolina saltzeko leku bat.
- Lorak saltzeko lekua.
- Bermeoko Bereziak dendeak be saltokia jarriko dau euskal produktuak saltzeko.
Taloa eta txorizoa eskaintzen dauen txosna bat be egongo da. Ganera, Bermeoko XVII. Odoloste Txapelketea be egongo da; hogeita bi parte-hartzaile egongo dira, eta lehenengo 3 odolostegileentzako sariak egongo dira. Epaimahaiaren arduraduna eta zuzendaria Pedro Mendizabal sukaldaria izango da.
XVII. San Martin azoka Andeko tabernak antolatzen du, Bermeoko Udalen eta BBKren laguntzarekin.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!