Taldekako Xilaban 'Ezkorbrutak' eta 'Dilidan' aurrera

Bizkaie! 2018-10-22 13:52   Bertsolaritzea

Saran eta Heletan jokatu dira Taldekako Xilabako ligaxken bigarren asteburuko saio bi.

Barikuan, Ezkorbrutak taldea, nagusitu zan Saran, Hendaiako Kosta ala Kosta taldeagaz lehiatu ondoren. Aspalditik entzuten ez genduzan Ezkorbrutak taldekoak gogoz itzuli dira plazara eta hendaiarrak be gustora agertu ziran egindako saioagaz. Giro polita bizi izan zan Pleka Trinketean batutako bertsolari eta bertsozaleen artean.


Sara Taldekako Xilaba 2018

Asteburu honetako bigarren saioa be barikuan izan zan Heletan. Saio hau Lekorneko Baigura ikastoleak antolatutako talo-afari baten inguruan egin zan eta etxeko Dilidan taldeak irabazi eban Hendaiako Sasi Bertsolariak taldeko kideakaz lehian jardun ondoren. Heletako gaztetxean batutako jende piloak, bertsotaz gozetako aukera ederra izan eban.


Heleta Taldekako Xilaba 2018


Datorren barikuan, urriaren 26an, ligaxken saio bi honeek jokatuko dira:

Urruñako Berttoli alkartean, 19:30ean. Ostatu batuak taldeak antolatzen dau saioa eta gomita Ezkorbrutak taldeak jasoten dau.

Pausuko Xaia ostatuan, 20:00etan, bertso afaria. Antolatzailea Kontrabanda taldea da, eta gomita jasoten dauen taldea, Mattinsalto. Izena emoteko telefonoa: 05 47 75 07 02

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu