2018/10/12 19:30
Lekeitioko Ikusgarri aretoan. | Bestelakoak40+1. Euskal Zine Bilerearen amaiera ekitaldia
19:30
Urriaren 12an, 40+1. Euskal Zine Bilerea agurtzeko, ekimen bereziak izango dira eta 19:30etarako iragarri dabe amaiera ekitaldia Ikusgarri aretoan. Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dabe, Muntu antzerki taldearen laguntzinoagaz eta Lehiaketan parte hartutako 20 filmen artean lau sari banatuko dira:
1.- Zuzendaritzea 1.600,00 € eta Zidarrezko Antzarra
2.- Gidoia 1.600,00 € eta Zidarrezko Antzarra
3.- Film onena 1.900,00 € eta Urrezko Antzarra
4.- Publikoren saria 750,00 € eta Zidarrezko Antzarra
Eider Eguren, Mikel Zumeta Acli Mateos, Itziar Ituño eta Maider Oleagak osotutako epaimahaiak 3 sari emongo ditu eta laugarrena publikoaren esku egongo da.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!