Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolea bisitau dau Euskaltzaindiak
2018-09-21 11:46Euskaltzaindiak Nafarroa Oinez ospatuko dauen Iñigo Aritza Ikastolea bisitau dau.
Ohitureari eutsiz, Euskaltzaindiak Nafarroa Oinez ospatuko dauen Iñigo Aritza Ikastolea bisitau dau. Ikastolako eta Nafarroako Ikastolen Alkarteko ordezkariez gan, euskal akademiaren zuzendaritzako kideek zain zituen Iñigo Aritza ikastolea osotzen daben lau herrietako ordezkariak. Altsasu, Urdiain, Ziordia eta Olaztiko alkateek zein Sakanako Mankomunidadeko lehendakariak harrerea egin deutsee.
Euskaltzainek Iñigo Aritza Ikastolako geletan ikasleakaz egoteko aukerea izan dabe, baita eurek egindako galderak erantzuteko modua be; umeek euskal akademiaren inguruan dituen zalantzak argitu ahal izan ditue zuzenean euskaltzainei galdetuz.
Goizean izandako bisitaldian, ganera, haretx bat landatu dabe eta, beraz, haretxez inguratuta dagoan ikastolako jolastokian beste arbola bat gehiago egongo da aurrerantzean, Euskaltzaindiaren mendeurrena gogoratuko dauena. Ikastoleak be erregalu bat emon deutso Akademiari, beste haretx bat, baina, kasu honetan, txikia: bonsai bat.
Altsasutik Olaztira joan dira euskaltzainak. Bertan, udalek egindako harrera ekitaldian, Sakanako toki-erakundeetako ordezkariek Miren Ustarrozen artelan bat erregalau deutsie akademiari: jentil-harri bat, Aralarren dagoan Hartzabalen erakoa. Ondoren, hileroko batzarra egin dabe bertan. amaitutakoan, barriz, Urdiainen izan dabe otordua eta, azkenik, Sakanako herri horretako errota zaharra bisitau dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!