Maialen Akizuk irabazi dau Hernandorena sariketako azken finalaurrekoa

Bizkaie! 2018-10-01 08:19   Bertsolaritzea

Urriaren 5eko finalean izango da, Eli Pagola bigarrenagaz batera.

Baigorriko saioa (argazkiak: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsolari gazteen Hernandorena sariketako azken finalaurrekoa, hirugarrena, jokatu zan barikuan, Baigorrin. Epaileen ustez, Maialen Akizu izan zan saioko onena, 239,5 puntugaz. Bigarren Eli Pagola izan zan, 229,5 puntu batuta. Honeek biak finalerako sailkatu dira.

Hirugarren lekuan amaitu eban Joanes Illarregik (229 puntu) eta laugarrena, Maddi Sarasua, ez zan urrun ibili (226), ezta bosgarrena be, Aitor Bizkarra (225,5). Seigarren Lurdes Ondaro izan zan (199).

Honenbestez, Hernandorena sariketako sei finalistak nortzuk izango diran badakigu: Aitor Servier, Asier Galarza, Jon Gurrutxaga, Txaber Altube, Maialen Akizu eta Eli Pagola. Azken saio hori barikuan, urriak 5, jokatuko da, Hazparnen.

2018ko Hernandorena sariketea, Euskal Herri guztiko bertsolari gazteen agertoki ez eze, udagoienean hasiko dan taldekako Xilaba txapelketako girotze-fasearen parte be bada. Herri bakotxeko gazteek antolatzen ditue kanporaketak, Bertsularien Lagunak alkartearen eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu