2018/10/03 19:30
Bilboko Club Deportivon (Alameda Rekalde, 28). | Berbaldiak'Manu Leguineche, Bilboren bihotz eta oroimenean'.
Euskal Kazetarien Alkarteak eta Kazetarien Euskal Alkargoak, Bilboko Udalaren laguntzaz, Manu Leguinecheren bizitza eta lanaren inguruko mahai-ingurua. Hizlariak ondokoak izango dira: Pedro Aguilar Serrano. Kazetaria. Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Komunikazio irakaslea eta UNEDeko Lengua eta Literatura irakaslea. Manuren lagun mina Guadalajarara heldu zanetik; Luis Manuel Viejo Esteban. Idazlea, Brihuegako alkatea eta Manuren laguna; Sara Ballesteros Cortijo. Brihuegako Kazetari gaztea, Antena 3n lan egiten dau. Manuk Kazetaritza ikasten animau eban; Víctor López Rodríguez. Antena 3 TVko Albistegietako kazetaria. Datorren urtean argitaratuko dan Manu Leguinecheren biografia bat idazten dabil;mMikel Ayestaran. Kazetaria, eta erreportaria Ekialde Ertainean Vocento Taldea, EiTB, COPE eta Colpisa agentziarentzat. Euskal Kazetarien Alkarteko eta Kazetarien Euskal Alkargoko Euskal Kazetariak Saria 2015. 2017ko Manu Leguineche Katedrearen irabazlea (Skype bidez parte hartuko dau).
Txuskan Coterónek, Euskal Kazetarien Alkarteko eta Alkargoko presidente eta dekanoak, eta Marian Galíndez Urquijok, Club Deportivo Bilbaoko presidenteak, ekitaldia edegiko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!