2018/09/22 19:00

Mendatako Mikel Deunaren eleizan. | Antzerkia

'Isilduen Museoa'. Muxikako eta Ibarruriko emakume taldearen eskutik. Zuzendaria: Onintza Enbeita.

19:00

Ze edo Ha kultur alkarteak egindako antzezlana da hau eta honetan bere, Muxika eta Ibarruriko emakumeek parte hartzen dabe. Taldeko kide guztiek borondatez parte hartzen dabe. Danetara, berrogei lagun agertzen dira obran. Lan honek emakumeek historian zehar izandako zeregin garrantzitsua baina isila aldarrikatzen dau. Historia liburuetatik kanpora geratu diran emakumeak mahai gainera ekartea da asmoa.

Onintza Embeita muxikarraren zuzendaritzapean, antzezlan honetan museoa zabaltzen da emakumeen historia kontetako. Besteak beste, honakoak gogoratuko dira Anna Bolena, Juana Trastamara (Juana La loca), Maurizia Aldaiturriaga, Frida Kalho, Chavela Vargas edota historiarako garrantzitsuak izan diran beste hainbeste emakume, berbarako, gudariei erropak jostearren preso eroandako sei muxikarrak.

Sartzea doban. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu