2018/09/09 .

Elorrion. | Jaiak

Kulurarteko Jaia

.

Ferixa Nausikoen azken egunean, Elorrio anitzagoa egiten daben kulturetako gastronomia ezagutzeko hitzordua izango da aurten be. Hamar herrialdetako jana eta edana probetako aukerea egongo da, eta bertan batutako dirua Zaporeak alkartera bideratzea da asmoa. Zaporeak-ek Greziako errefuxiatuei jatorduak preparetan egiten dau lan. Ondokoak dira domekan Kanpokale eta Arriola kaleen artean batuko diran lagunen jatorrizko herrialdeak: Bolivia, Kolonbia, Nikaragua, Senegal, Mali, Maroko, Portugal, Uzbekistan, Mexiko, Venezuela eta Euskal Herria. 

Azken hiru urteetan legez, aurten be janariagaz lotutako jaian batutako dirua elikadura eta alkartasuna oinarri dituan proiektu bat babesteko erabiliko da: Zaporeak alkarteko kideak Grezian ez aurrera ez atzera dagozan errefuxiatuei jatorduak preparetako egitasmoagaz dabilz buru-belarri, eta alkarte horri bideratuko jako jaian batutako dirua. Ganera, domekan Zaporeak-eko kideen bisitea be izango da, eta alkartea egiten dabilen lana eta errefuxiatuek bizi daben egoerea bertatik bertara ezagutzeko aukerea izango dabe kulturarteko jaira hurreratzen diranek.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu