2018/09/08 - 2018/09/09

Sopelan. | Azokak

Sopelako Euskal Jaia

.

Euskal Jaia ekimenean 10 ekitaldi izango dira aurten, euskal jaietako ohitura garrantzitsuenak batuz: gastronomía, musikea, jantzak, kirola, etab.

Programazinoa, edade guztiei zuzendutakoa, irailaren 8an, zapatuan, hasiko da euskal produktu onenak batuko dituan Nekazaritza Azokeagaz eta domekan, hilaren 9an, amaituko da 18:00etan Udaletxeko plazan egingo dan umeentzako disko festagaz.

1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko asmoz sortutako ekimen hau dala eta, iraileko bigarren asteburuan, Udaletxeko plazea eta udalerriko kaleak euskal kulturearen erakusgarri izango dira. Aitatutako ekintzez gan, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Hika konpainiaren Sagartu antzerki, musika eta jantza ikuskizuna; jardun musikalak Barinatxe txistu taldea, Sopela Kantari eta Sopelako panderojoleen eskutik; Eguzkilore eta Meñakoz jantza taldearen euskal jantza ikuskizunak, aizkolari eta pala txapelketak, baita sukalki, gaztai, barazki, lora eta fruta lehiaketak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu