'Tan takatan' lanak jaso dau II. Lanku Bekea

Bizkaie! 2018-07-13 13:17   Bertsolaritzea

Tan takatan proiektu osoa aurkezteko 8 hilebeteko epea izango dabe arduradunek.

Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta flamenko jantzariak jaso dabe aurtengo Lanku Bekea, Tan takatan izeneko proiektuari esker. Beñat Gaztelurrutia Lanku Kultur Zerbitzuetako buruaren eskutik jaso dabe saria gaur Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Kopla eta flamenkoa bateratzen dituan egitasmoa da Amurizak eta Etxebarrietak aurkeztutakoa. Proiektua garatzeko aukerea izango dabe orain, eta behin betiko emoitzea osotu eta emonaldia eskaintzeko moduan izango dira Lanku Kultur Zerbitzuen bitartez.

Lanku enpresak bertso edukien sormenerako sortu dauen bekearen bigarren edizinoa izan da aurtengoa. Bekearen helburuak bi dira: batetik, bertsolaritzea muinean daben emonaldi barriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, barriz, sortzaileen eta Lankuren arteko alkarlana sustatzea.

Danetara, bederatzi lan aurkeztu dira bigarren edizino honetara eta lan guztiak ondo balorau dituala epaimahaiak adierazo dabe. Proiektu saridunak 3.000€ko ordainsaria jaso dau eta Tan takatan proiektu osoa aurkezteko 8 hilebeteko epea izango dabe arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu