2018/08/10 .

Getxon, Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan. | Azokak

Getxoko San Lorentzo Azokea

.

Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan kokatuko dira parte hartuko daben 53 produktoreen 60 saltokiak. Getxoko Kultur Etxeak eta BBK-k antolatutako azokea goizeko 10:00etan hasi eta 14:30ak aldera amaituko da. Gauez, 22:00etan, Getxoko Biotz-Alai abesbatzak jaialdia zarratuko dau urtero talde honen izena dauen plazan eskaintzen dauen kontzertuaren bitartez.

Azokako bisitariek goiz osoan zehar euskal baserriko produktu ugari erosi ahal izango ditue. Trikitilari eta gaitari taldeak egongo dira jai giroa animeta.

Goiz erdian, produktore askok nahitaezko hitzordua izango dabe, Idiazabal jatorrizko deitura, barazki eta landareen lehiaketa tradizionalen eskutik, urtez urte partaideak lehiaketotan lehiatzen baitira. Merkatu honetako produktuen kalidade eta aniztasuna pizgarri nagusiak dira bisitarientzat, eta horreei esker, Getxoko San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da.

Eguna amaitzeko, Biotz-Alai abesbatza San Lorentzoko jaiari amaiera bikaina emoteaz arduratuko da. Holan bada, bere ohiko kontzertua emongo dau Getxoko abesbatzaren izeneko plazan bertan, 22:00etatik aurrera. Aurtengo saioan, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) bertsolariak eta Itxas Argia taldeko jantzariak be izango dira saioan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu