Datorren astean ekingo jake Bertso Udalekuei
2018-06-29 11:06 BertsolaritzeaHilaren 7an, Orion hasi eta abuztuaren 24an Zuhatzan amaitu arte, Irañetan, Muxikan eta Idauze-Mendin be izango dira txandak.
Martian izena emon ebenetik, gogotsu dagoz gazte asko ikasturtea amaitu eta Bertso Udalekuetara joateko. Aurten be bost txanda izan ditue aukeran: Orion (Gipuzkoa), Irañetan (Nafarroa), Muxikan (Bizkaia), Idauze-mendin (Zuberoa) eta Zuhatzan (Araba) izango dira udalekuak. Berrehun bat lagunek emon dabe izena, 9 urtetik hasi eta 18 urtera bitartean.
Garagarrilean egingo dira Bertso Udalekuetako txanda gehienak. Orion goiztiarrenak egingo ditue, San Fermin egunean hasi eta 13ra arte Itxaspe baserria izango dabe bizitoki. Hori amituta, garagarrilaren 10ean, Juantzirena aterpetxea bertsoz beteko dabe Irañetan 30 bat gaztek. Izena emon daben helduenek Muxikan eta Idauze-mendin agurtuko dabe garagarrila. Azkenik, Zuhatzako udalekuek izarratuko dabe denporaldia, abuztuaren 20tik 24rako planagaz. Eta gero barriro be martiari begira izena emoteko... Baina ez gaitezen aurreratu! 2018ko udea hemen dago bertsozale gazteenentzat.
Beste urte batez, bertsolaritzea ikastetxeetan
Hogeita hamabi urtez Bertsozale Alkartea hezkuntza arautuan egon da lanean 2017-2018 ikasturtean, Euskal Herri osoko ikastetxe publiko, kristinau eskola zein ikastoletan. Danetara, amaitu barri dan ikasturtean, 507 ikastetxetan landu da bertsolaritzea eta 26.300 ikaslerengana heldu da. Zeregin horretan, 47 irakasle ibili dira.
Bestalde, 123 herritan izan dira martxan bertso-eskolak, eta gaztetxuek zein helduek osotutako 237 talde ibili dira astetik astera bertsolaritzea lantzen; 1.508 ikaslegaz abiatu eben igazko udagoiena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!